Aurkezpena
Uztaila 6, 2006 | Egilea: ialdaGaur hirugarren eguna dugu, eta azkena, Hik Hasi-ko blog-ei buruzko ikastaroan. Eta hemen ari gara, Ordiziako ikastolako gure hiru irakaslei entzunez, eta ordenadoreei eraginez, entzunez eta eraginez, pixkanaka ikasten.
Hau blog pertsonala eta oso xinplea da momentuz. Hitzak eta irudiak uztartu nahiko nituzke bertan, blog kontu honetan trebatzen joateko. Egunen batean ikasleekin bitarteko pizgarri gisa erabiltzeko nahian. Euskara eta geografia (fisiko eta soziala, kanpokoa zein barnekoa) saiatuko naiz uztartzen. Neure argazki kameratxoarekin ateratako irudiak baliatuko ditut horretarako ziberespazioko komunikazio lehio honetan. Aurretik irudiak, ondoren komentarioak.
Ikasteko eta disfrutatzeko jakin-minez aurkeztua da honako bloga. On egin deizuela!
